XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Europa'ko pake iraunkorra.

Norbaitek Argia'n (Donostikoan) idatzi du, Europa'ko oreka, jakintsuen elkarren arteko artu-emanetatik zinzilika dagoela, ta enderri bakoitzeko jakintzak sorterri-mugak zearturik, beste enderrietara zabaldu bear duela.

Au guziz onurakorra izan diteke, baño ez da naikoa Europari zuti eusteko.

Europa gaxoaren gaitzak, gaitz larri, sakon, barren-barrengoak dira, ta edozeñek daki gaitza dagoen tokian sendagaia ezarri bear dala.

Europaren gaitzetatik bat liberalkeria da; onek erraiak jaten dizkio, ta orrengatik gaurko Europa, erraiak galdurik dauzkan atso zarra bezala da.

Burua tente euki nai du, baño ezin; bere gaitz larrien pixutasunak makurrerazten dio.

Iraupen-senaren (instinto de conservación) eskumakilla artzen du, baño eztaki non ezarri; eskuiñ aldean jartzen asirik lokatz higuin lodi-lodia arkitzen du; ezkerrera begiratu ta lezea dauka; atze aldera bira eman ta amildegia agiri da; ta ¡gauza arrigarria! eztu ikusten begi aurrean goiko eguzkiak ikuturik, dizdizka dagoen arkaitz sendo gogorra, au da, Elizaren erakutsiak.

¡Orra gaitza agertu!.

Sendatzeko, ordea, ez digu sendagaia gizonen enderri arteko jakintzak emango; jakintzaren muga gabea baño sendagai sendoagoa, eragikorragoa bear da aipatu degun gaxoaren erraiak sendatzeko.

Gizonaren jakintzak eta gogoramenak, mugarik gabe nai dituzte zenbaitek.

Guk ordea Elizak erakusten duen bezala diogu: gizonaren gogoramen eta adimenak bear ditula bere esi ta mugak.

Ta Europa'ko jakintsuak, lendabizi aitortu bear lutekena, au da, beren jakintza osasungarria izatekotan; baño eztute (askok beintzat) egi au ontzat artu nai, siñesmenaren lokarriak adimena ñañotu egiten dutela esanaz; baño zenbat eta begi luzego agertu nai duten, ainbat ñañoago gelditzen dira, oker ta kirtenkeri izugarriak egitzat arturik.

Siñesmenaren ustai barruan sartzen ezdiran bitartean, edo beren buruari gogoraldietan mugarik jarri nai ez dioten bitartean eztago onik.

Nun dago gurutzera joateko bidea?.